¡Atención! Este sitio usa cookies y tecnologías similares.

Si no cambia la configuaración de su navegador, usted acepta su uso. Saber más

Itzulpengintza

Ofilinguaren lan hizkuntzak Europako hizkuntza guztiak, arabiera, txinera eta Ekialdeko beste hizkuntza batzuk dira.

Gure lan taldea itzultzaile profesionalez osatuta dago, eta beren ama hizkuntzara itzultzen dute beti. Ondo egindako lana da haien poztasunaren oinarria.

Hona gure itzulpen prozesu osoa: dokumentua aztertzea, espezializazio alorraren arabera itzultzaile egokiena aukeratzea, laguntza terminologikoaz baliatzea, itzulpena egitea, glosarioak sortzea, dokumentua zuzentzea eta berrikuspena egitea. Batzuetan, beharrezkoa izaten da testua merkatuaren ezaugarrietara egokitzea eta konnotazio kulturalak aintzat hartzea.

Erabateko konfidentzialtasunez erabiliko ditugu zure dokumentuak, eta bete ditzakegun epeak baino ez ditugu onartuko, kalitatea zorroztasunez eta kalitatez bermatu ahal izateko.


eliaanetilgconfederacionISO9001
joomla template